XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿Obe alda jakinduriya izan ta, sua auzpean bezela gordetzia, non daguen ere iñork ez jakiteko? Ager bedi sua, gar bizi biziyakin zabal ditzan chinpartak, kaltegarriya bada itzaltzen saya gaitezen kaltia letorkiyonaren mesederako; bañan su orrek mesedezko izaerak badauzka, eman indarra zabal dediñ, dauzkan mesedeak garai onez jaso ditzagun.

ORFEON DONOSTIARRA

Euskeraz-ere eman bear zaizka izen onekin leku guztiyetan ezagutua arki dan Kantaritalde Donostiarra-ri, irabaziyak dauzkan gorezmen atsegingarriyen, biyotzetikako sari ordañ edo aipamenak.

Euskeraz biyotza mintzatzen zaigunok, ziñetan esan bear badegu berari deritzona, ta ez degu ukean baztartu bear egi zabalkoya eskutaturik illunpean betiko, baizik, eman argimen osoa, gure mendi, chara, soro ta baratza guztiyetan lanean sayatzen diran ayen eskuetara irichi ditezen, Madrill-tik izan ditugun albixta atsegingarriyai.

Badakit askok esango dutela nigatik, gizon aztaputz orrek,¿zertarako sartu bear zuben eginkisun ontan, ezpaldin badaki bere luma xakarrari bear diña egokitasun ematen?¿Eta nork ontzat artuko ditu onek esaten dituben utzkeriyak? Oek guztiyak orla izango dira, bañan gizon jakinduriz motza dan batek egiten duben lan borondatezkuak ¿ez aldu ezer baliyo?

Au da bada nik gure izkuntz ederrean egin nai detana naiz guztiyen gogokua ez izan.

Erdal izperrak irakurri ditugu, ta oetan agertzen diran gorezmen aundiyak Donostiar kantaritaldeaganuntzakuak, biyotza chit mogikor ipiñi dirate, non pozaren gayak ager arazi nai dizkidan borondate aundiyaren bitartez, bañan ontarako artu bear ditut gaitzat Madrill-ko izper batzuek esaten digutena.